Santurtzitik Bilboraino… gure iragana ezagutzen!!

Batxilerreko 2. kurtsoko ikasleak, urriaren 1ean ikasturteko lehenengo irteera egin genuen.[:]

Karmengo Amabirjiniaren ontzian itsasadarrean zehar bidaia egin genuen Zorrotzaurreraino, gure ondare industriala ikusten genuen bitartean. Bertan, industrietako tresnaz beteriko pabilioi bat bisitatu ondoren, Santurtzira bueltatu ginen Dorretxea bisitatzeko.

Irteera honi esker, gure iragana lehen eskutik ezagutzeko aukera izan genuen.[:]