FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Haur Hezkuntza

2 – 5 URTE

B  ETA  D EREDUAK

  • Haurren garapen fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala.
  • Adimen anitzak eta ikaskuntza kooperatiboa garatzea ulermen-proiektuen bidez, haur-hezkuntzako oinarrizko gaitasunetan oinarrituta.
  • Edukien antolaketa esperientzia-eremu hauetan:
      • Norberaren nortasuna eraikitzeko eta ingurune fisikoa eta soziala ezagutzeko eremua.
      • Norberaren nortasunaren eraikuntzaren eremua eta komunikazioa eta irudikapena.
  • Familiekiko komunikazio zuzena eta etengabea, haurraren garapen integrala lortzeko lankidetza sustatuz eta jarraibide eta orientabideen bidez.
  • Familien parte-hartze aktiboa.
  • Uniformea erabiltzea.
haur hezkuntza

OINARRI METODOLOGIKOAK

  1. ASKOTARIKO ADIMENAK

Gure ikasleei ikasketako esperientziak eskaintzen dizkiegu eta ikasle bakoitzaren adimena sustatzeko zuzenduta daude.“ Gizaki bakoitzak adimen bakarreko konbinazio dauka. Hau da hezkuntzako helburu nagusia: ikasle bakoitza modu pertsonalean estimulatzea”. Howard Gardner. 

2. IDAZKETAREN ETA IRAKURKETAREN HASIERA

Gure etapa momentu aproposa da ahozko eta idatzizko hizkuntza barneratzeko. Kontzientzia fonologikoa lantzen dugu euskaraz eta ingelesez (Jolly Phonics), umeek hizkuntzarekin jolasteko eta manipulatzeko, jardueren bitartez egingo dute. Horrela errazagoa izango da hizkuntzaren menperaketa.

  1. MATEMATIKA MANIPULATIBOAK

Jolas eta ariketa manipulatiboen bitartez, haurrek esperimentatu eta miatu egiten dute, horrela, arrazoiketarako eta problemak ebazteko gaitasunak garatzen dituzte, baita kalkuluaren hastapenak, geometria…ere. Andereñoaren zeregina, behatzea, koordinatzea, orientatzea eta ikasleei aukera ezberdinak iradokitzea da, beti ere protagonismoa ikasleei utzita.

  1. ESTIMULAZIO MUSIKALA, PSIKOMOTORRA ETA ARTISTIKOA

Sormenaren garapena sustatzen dugu, musika, psikomotrizitatea eta adierazpen plastikoaren bitartez, norberaren kontzientzia hartzea, gorputza kontrolatzea eta norberaren buruarekiko segurtasuna eta autokontzeptua errazten.

  1. ADIMEN EMOZIONALA

VEC (vinculación emocional consciente) ereduan oinarrituta, haurrei euren emozioak kudeatzeko laguntzak eskaintzen dizkiegu. Erlaxazio-teknika desberdinak erabiltzen ditugu: Jacobson teknika (tentsioa eta lasaitzea), arnasketa sakonak, gatazken ebazpenerako teknikak…Zeregin bakoitzeko talde lana sortzen dugu, parte-hartzea funtsezko eginkizuna bihurtzen dugu eta pentsatzen irakasten diegu. Hau da, komunikazio kooperatiboa aurrera eramaten dugu.  

  1. TEKNOLOGIA BERRIAK

Haur Hezkuntzan manipulazio eta esperimentazioaren bidez lan egiten dugu. Dena den, badaukagu teknologia berriak (tablets, arbola digitala, robotika,…), momentu zehatzetan erabiltzen ditugunak, gure etapako eduki kurrikularrei errefortsua emateko.

  1. MURGILTZE LINGUISTIKOA

Eskolaratze hasieratik, gure umeak, giro euskaldun batean murgilduta aurkitzen dira.Gure kultura, bizipenetatik ezagutzen dugu, gure inguru hurbileko jaietan eta ohituretan parte hartzen. 2 urtetik aurrera, umeak, ingelesaren ikasketa menperatzen joango dira, modu naturalean jarduera motibagarrien bitartez.

07_00 - 10_30

ZERBITZUAK

  • Jantokia: eskolan egindako janaria eta adinez bereiztutako jantokian banatuta.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak: (ingelesa, multikirola, robotika…)
  • ALEXIA plataforma ( familia-eskola komunikazio-kanala).
  • Aholkularitza eta Orientazio Saila
    • Hezkuntza-premia berezien eta aniztasunaren arreta
    • Detekzio goiztiarra eta hezkuntzako esku-hartzea.
    • Familiei eta ikasleei orientazioa.
  • Familientzako jarduerak:
    • HURBILEAN taldeak. Haur hezkuntzako irakasle batek dinamizatutako gai interesgarriei buruzko solasaldia.
    • Guraso Eskola. Udalak antolatuta.