FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Gorlizen uretan dibertsioa

Maiatzaren 22 eta 24an DBH 1. eta 2. kurtsoko ikasleok kurtso bukaerako txangoa egin genuen.[:]

 Gorlizeko hondartzara joan ginen multiabentura egitera. Goizean, surfa eta piraguismoa egin genuen eta bazkal ondoren, gynkana entretenigarri batean parte hartu genuen. Oso egun polita izan zen eta gainera, eguraldi bikaina egin zuen!!