EA2030 PROIEKTUA (ESKOLAKO AGENDA 2030)

Ikasturte askotan zehar,  Eskolako Agenda 21 proiektua garatzen, Ingurumen Kudeaketako prozesuaren barruan, hainbat jarduera egin dira gure Ingurumen Batzordearen laguntzarekin, hala nola Ikastetxea ordezkatzea Zuhaitzaren egunean, Udalbatzarretan (Foroa, Pleno Txiki, Santurtziko alkatearekin), familientzako eta eskolarako diagnostikoak egitea hondakinei buruz, urari buruz, energiari buruz, Hoja Verde – Orri berdea-ren argitalpena, informazio- eta kontzientziazio-kanpainak hainbat gairi buruz (kontsumo arduratsua, eta abar). Ikasturte honetan Eskolako Agenda 2030-rako trantsizioa hasiko dugu.

Garapen Iraunkorreko Agenda berri honetan familiak, ikasleak eta irakasleak landuko ditugu GIHak ezagutzeko.

 

Zer dira GIHak? Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Dei unibertsala pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizitza eta oparotasuna hobetzeko ekintzarako.
Era berean, gure ikastetxeak IRAES 21 sarean parte hartuko du.

IRAES 21 ikasleak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarearen azpi-sare bat da. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen, proposamenak egiten, eskolako eta erkidegoko Konferentziak prestatzen, edo estatu zein nazioarte mailako esperientzietan beste ikasleekin parte hartzen. Helburu nagusia hauxe da: beste eskoletako zein  beste herrialdeetako ikasleekin planeta zaintzea.