FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Kudeaketa Sistema

foto1Gure ikastetxeak kudeaketa sistema jarri du eta sistema hau EFQM europar ereduan oinarritzen da. Honen bidez, egunero egiten ditugun jarduera guztiak prozesuen bidez egituratzen ditugu. Prozesuak, modu eraginkorrean, kudeaketa akademikoei, balioetan oinarritutako hezkuntzari, zerbitzu osogarriei eta abarrei buruzkoak izan daitezke.

foto22005-2006 ikasturtean San José-Carmelitas ikastetxean EFQM kudeaketa-sistema (Erabateko Kalitatea eta Bikaintasuna) hedatzen hasi ginen, zeren kudeaketa-sistema honek etengabe hobetzen laguntzen baitigu, baita guraso, ikasle, irakasle, gurekin harremana izaten duten pertsona guzti eta gizartearen behar eta itxaropenei erantzuna orekaz ematen ere. Hori dela eta, 2005 eta 2008 urteetan  Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma eskuratu genuen, eta azkenik 2011 urtean Eukalit-ek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioak) San José-Carmelitas ikastetxea Zilarrezko Qarekin – Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariarekin aintzatetsi zuen.

San José-Carmelitas ikastetxean honako prozesuak hedatzen eta ebaluatzen ditugu:

  • Prozesu estrategikoak: Prozesu operatiboak emaitza egokiak lortzeko gidak eta funtzezko ekintza-lerroak jartzen dituzte eta laguntza prosezuak helburu hauek lortzearen alde jartzen dituzte.
    • Gestrategia-kudeaketa
    • Kudeaketa ekonomikoa
    • Pertsonen kudeaketa
    • Kanpo komunikazioaren kudeaketa
    • Barne komunikazioaren kudeaketa
  • Prozesu operatiboak: SJC ikastetxearen funtzezko jarduerak biltzen dituzte eta familia eta ikasleekin zuzeneko erlazioa dute.
    • Ikasleen onarpena
    • Irakatsi eta ikasteko prozesua
    • Aholkularitza eta Hezkuntza Premia Bereziak
    • Tutoretza eta eskola-orientabidea
    • Pastorala
    • Ingurumen-kudeaketa
    • Euskeraren hizkuntza normalizazioa
    • Jarduera bereziak
  • Laguntza-prozesuak: beharrezko baliabideak (materialak, administratiboak eta osagarriak) eransten dituzte gainerako prosezuen garapenerako.
    • Idazkaritzako kudeaketa
    • Baliabideen kudeaketa
    • Zebitzuen kudeaketa

    foto3