Ikasturte askotan zehar, Eskolako Agenda 21 proiektua garatzen, Ingurumen Kudeaketako prozesuaren barruan, hainbat jarduera egin dira gure Ingurumen Batzordearen laguntzarekin, hala nola Ikastetxea ordezkatzea Zuhaitzaren egunean, Udalbatzarretan (Foroa, Pleno Txiki, Santurtziko alkatearekin), familientzako eta eskolarako diagnostikoak egitea hondakinei buruz, urari buruz, energiari buruz, Hoja Verde – Orri berdea-ren argitalpena, informazio- eta kontzientziazio-kanpainak hainbat gairi buruz (kontsumo arduratsua, eta abar). Ikasturte honetan Eskolako Agenda 2030-rako trantsizioa hasiko dugu.