Nolega

Zer da NOLEGA?

Nolega

“Hezkuntza eta Kultura Sailak beharrezko neurriak hartuko ditu euskararen erabilera eskolagiroan bermatzeko, klase barruan nahiz klasez kanpoko ekintzetan ohiko adierazpide bihurtuz”

Lege-agindu hauek oinarritzat hartuz eta helburu horiek betetzeak Hezkuntza Administrazioan hizkuntz normalkuntzarako aurrerapausoak ematea eskatuko zuela jakinik sortu zen Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzuan NOLEGA (Normalizazio Legearen Garapena) izeneko atala, 1984an.

NOLEGA atalaren egitekoak, beraz, bi arlo nagusitan gauzatu dira: Eskolagiroa euskalduntzea eta Hezkuntza Administrazioa euskalduntzea.

Ahozko Adierazmena

Azken 15 urtetan izan ditugun Eskola-Antzerkigintza, Eskola-Bertsogintza eta Eskola-KantagintzaNolega  deialdiak biltzen ditu deialdi honek. Ahozko adierazmena lantzeko plan honen barnean Kontalaritza eta Eskola-Irratiak ere sartu dira. Deialdi honen helburua hizkuntzaren erabilpena egoera ez formaletan bultzatzea da.