- ASKOTARIKO ADIMENAK
Gure ikasleei ikasketako esperientziak eskaintzen dizkiegu eta ikasle bakoitzaren adimena sustatzeko zuzenduta daude.“ Gizaki bakoitzak adimen bakarreko konbinazio dauka. Hau da hezkuntzako helburu nagusia: ikasle bakoitza modu pertsonalean estimulatzea”. Howard Gardner.
2. IDAZKETAREN ETA IRAKURKETAREN HASIERA
Gure etapa momentu aproposa da ahozko eta idatzizko hizkuntza barneratzeko. Kontzientzia fonologikoa lantzen dugu euskaraz eta ingelesez (Jolly Phonics), umeek hizkuntzarekin jolasteko eta manipulatzeko, jardueren bitartez egingo dute. Horrela errazagoa izango da hizkuntzaren menperaketa.