DBHko 3. mailako neska-mutilak Gorbeiako Parke Naturalera urbiltzen dira

DBHko 3.mailako  ikasleek eta haien tutoreek, Idurrek eta Susana J-k,  Gorbeiako Parke Naturaleko Saldropora bisitaldia egin zuten.[:] Lehenengo eta behin,  Areatzan gelditu ziren (Arratia haranean) zehaztasunez parkearen ezaugarriak ezagutzeko; horretarako, Parketxean ekitaldi batzuk landu zituzten. Gero, Barazarera igo ziren Saldroporantz ailegatzeko eta basotik bisita gidatua  egin zuten, lau motatako ekosistemak behatzeko asmoz.  Areatzan irteera bukatu zuten, han bazkaldu eta  herriaz gozatuz buelta bat eman zuten.