FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Zu hartzeko prest

Aurten ere iraila heldu da, eta horrekin batera, ilusioz eta proiektuz beteriko ikasturte berri honi hasiera emateko zirrara.

Aurten, gainera, inoiz baino prestatuago hasiko dugu ikasturtea,  gaur egungo osasun-egoerak dakartzan beldur eta segurtasun ezei aurre egiteko prest.

Uda osoan zehar, Santurtziko San Jose – Carmelitas ikastetxeko langileak buru-belarri aritu dira gure haurrei harrera segurua eta kalitatezkoa egiten.

Plan bat lantzen ari gara eskolara itzultzea, desberdina izan arren, egokia, segurua eta gure ikasleen beharretara egokitua izan dadin, eta, egun hauetan, xehetasunak amaitzen ari gara. Plan hori familiei bidaliko zaie ohiko komunikazio-kanalen bidez (Alexia, email…), hezkuntza-komunitate osoa informatuta egon dadin eta segurtasun-neurriak erantzukizunez eta guztion laguntzarekin gauzatu daitezen.