FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Ulibarri

Ulibarri Hezkuntza Sailak bideratzen duen programa da. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.

Euskara bultzatzeko ekimen guztiak modu bateratuan eta osagarrian biltzea du helburu Ulibarri Programak. Horretarako, ikastetxe bakoitzak plan osatu bat eratu behar du, hezkuntzako normalizazio ekimen guztiak barnebilduz; hala nola, hezkuntza-komunitatea osatzen duten gainerako partaideak eragile bihurtuz.
Ulibarri-w

HNP abiapuntua baldin bada ere, plan guztietan bezala honetan ere berrikustea eta egokitzea komeni da. Lan hori egiteko ostera, Ulibarri Programan bada zenbait tresna:

  • HNPren eguneratzea: 4 urtean behin egin beharrekoa.
  • Urteko Plana: Proiektu orokorra eta memorian oinarrituz osatzen den urteko plana.
  • Urteko Memoria: Ikasturte bukaerako hausnarketa txostena.