FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

Iñigo Elisegui txirrindularia eskolan

“Txirringa Eskolan” programaren barruan, Iñigo Eliseguik, Lizarte taldeko txirrindulari profesionala, bisita bat egin zigun.[:]Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleekin egon zen eta azaldu zigun nolakoa den txirrindularitzako txapelketa. Baita ere emaitza onak ateratzeko oso sakrifizio handia zela ikasketak eta entrenamenduak batera egitea  kontatu zigun.

Gure galdera guztiak erantzun zituen eta oso adibide ona izan zen guretzat. Eskerrik asko, Iñigo!