Hiru amama ikastexera etorri ziren nolakoa zen Santurtzi kontatzera

Ikasleen hiru amama animatu egin zituen Gloriak klasera etortzera, Santurtzi haien garaian nolakoa zen kontatzeko. Esan eta egin, astean bertan hirurak klasera etorri ziren eta galdera sorta egin genien, ikasleekin batera.

Santurtziko historia eta lurrean egon diren aldaketak aztertzerakoan, andereñoak klasean aldaketak zergatik ziren azaldu zuen.

Lehen zelai gehiago zeudela, larre eta hondartzak … gizakion eragina txikiagoa zela, bederen. Hala izanda, liburuan ikusi ahal izan genuen bi garaien arteko aldea. Hala ere, ez zen nahikoa izan, ikasleek gehiago jakin nahi baitzuten, eta amamek lagundu ziguten gauzak ulertzen.