San José – Carmelitas-ko Batxilergoa koherentea da aurreko pedagogia- eta hezkuntza-ildoekin.
Gure ikastetxeko egokitzapena eta integrazioa tutorizatzen duen eta harrera-giro atsegina ematen duen Irakaskuntza eta Orientazio Taldea dugu.
Ordutegian mantentzen dugu tutoretzari eskainitako saioa, banakako eta taldeko orientazioa errazteko.
Balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzen dugu, pertsona onak, ingurunearekin konprometituak eta zoriontsu izan daitezen. Gure ikasleek hainbat batzordetan parte hartzeko aukera dute (Ingurumen Batzordea, Hizkuntza Normalkuntzako Batzordea, Pastoraltzako Batzordea) eta San José-Carmelitas-ko Boluntariotza Proiektuan sartzeko aukera.
Ikastaro horiek ondorengo ikasketekin jarraitzeko duten garrantzia dela eta, maila akademiko bikaina lortzea dugu helburu, etorkizuneko prestakuntza bermatuko duena; adibidez, selektibitatean gainditutakoen % 100 eta campuseko batez bestekoa baino batez besteko nota altuagoak ikasgaietan.
Ikaskuntzako Ingurune Birtualak (Alexia Classroom), 1 x 1 proiektua (ordenagailu bat ikasle bakoitzeko), euskara eta ingeleseko errefortzuak eta lankidetza-proiektuak proposatzen ditugu.
Euskara eta ingeleseko titulazioak prestatzeko eta lortzeko laguntza eta orientazioa ematen dugu.
Taldearen lankidetza eta kohesioa bultzatzen duten jarduerak programatzen ditugu: elkarbizitzak, irteera kulturalak, ikasketa-bidaiak…