FUNDACIÓN EDUCATIVA TERESA GUASCH

DBH 3.koek Gorbeiako Parke Naturaleko saldropoari bisitaldia egin zioten.

DBH 3.kurtsoko ikasle eta Dani eta Susana J irakasleek  Gorbeiako Parke Naturaleko saldropoari bisitaldia egin zioten. [:]Lehenengo eta behin,  Areatzan gelditu ziren (Arratia haranean) zehaztasunez parkearen ezaugarriak ezagutzeko; horretarako, Parketxean ekitaldi batzuk landu zituzten. Gero Barazar igo ziren saldroporantz ailegatzeko eta basotik bisita gidatua  egin zuten, lau motatako ekosistemak behatzeko asmoz.  Areatzan irteera bukatu zuten, han bazkaldu eta  herriaz gozatuz buelta bat eman zuten.