CONFINTen Ingurumenaren alde

San Jose-Carmelitas ikastetxeak ordezkari batekin parte hartzen du CONFINTen, Guadarraman (Madril) planeta zaintzearen aldeko Gazteen V. Estatu Konferentzian.

Irune Berganza Alonso, DBHko 4.B mailakoa, gure ordezkaria da “Eskola eraldatzen herriak eta hiriak eraldatzeko, lor daitekeen ametsa” goiburua duen hitzaldi honetan. Irune ikastetxeko IRAES taldeko kidea da, eta gure zentroetatik eta gure bizitzatik garapen iraunkorreko helburuak lortzen laguntzeko egin ditzakegun ekintzei buruzko hausnarketa-prozesua garatu dute.

Irune egun hauetan Guadarraman egiten ari den lana gure gazteek zeresan handia duten ingurumen arloko hainbat gairen inguruan egindako lanaren eta hausnarketaren bozeramaile izatea da.
Apirilean eskola-mailako CONFINT bat egin zen,  maiatzean Euskadi mailan, eta ekainean Albacetetik antolatutako online konferentzian ere parte hartu genuen.

Eskola Iraunkorren Sareak (ESenRED), Estatuko V CONFINT honen antolatzaileak, aukera ematen digu Iruneri jarraitzeko egun hauetan, 2030erako Hiri Agendari laguntzeko proposamenak egiteko aukera paregabea baitu, bere ikuspegia eta ezagutza eskainiz.

Bere lanaz unean-unean informatuta jarraitu nahi baduzu, ESenREDen bloga jarrai dezakezu:

https://esenred.blogspot.com/

Zurekin gaude, Irune!