Coca-Cola-rako bisita

Urtarrilaren azken astean DBH 2. kurtsoko ikasleak Galdakaon dagoen Coca Cola lantegia bisitatzera joan ginen.Oso bisita interesgarria izan zen, izan ere guztiok ezagutzen dugun marka baten lan egiteko modua lehen eskutik ezagutu genuen.

Gehien harritu gintuena, bertan dituzten makina handiak izan ziren eta horietatik pasatzen ziren botila eta latak abiadura erraldoiean. Laborategiak ere ikusi genituen.

Gainera, Coca Colak antolatzen duen idazketa lehiaketan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Beraz, gure hurrengo erronka idazlanak egitea izango da!!!