Astronomia Ikasten Durangoko Ikasgelan

Kurtso amaieran, beste urteetan bezala, batxilergoko lehenengo mailako ikasleok Durango bisitatu genuen.[:] Heldu eta Astronomia Ikasgelako irakasle batek esku artean izandako proiektuei buruz hitz egin eta Unibertsoari buruzko kuriositateak kontatu zizkigun.

Euriak behatoki astronomikoan sartzea eta teleskopioaz gozatzea galarazi zigun Hala ere, planetario txiki batean sartu ahal izan ginen. Modu berean, esku batean audio gida eramanda eta euritakoa askatu barik, Durangoko monumentuen historia ezagutu genuen eta Uribarriko Andra Mari Basilikan dagoen arkupean atseden hartu genuen. Behin berriro, txangoa oso entretenigarria eta didaktikoa iruditu zitzaigun.